ONGI ETORRI!!

Kaixo guztioi:

Aurten martxan jarri dugu Altzaga Erandio Ikastolako 3. zikloko guztiontzat abiatutako bloga. Hemen berriak, ikasteko hainbat informazio osagarriak,
argazkiak, klaseko lanak...aurkituko dituzue.
Aprobetsagarria eta zuen gustokoa izango delakoan.
EZ IZAN BELDUR ETA SAR ZAITEZTE!!!.




2014(e)ko otsailaren 26(a), asteazkena

LH 6. MAILA: HAMARTARREN ARTEKO ERAGIKETAK

Klikatu ikurren gainean hamartarren arteko hainbeste eragiketa egiteko
Gehiketak praktikatzeko (+)


Kenketak praktikatzeko (-)




Biderketak praktikatzeko (x)
Zatiketak praktikatzeko (:)


































Denetarik praktikatzeko (+, -, x eta :)

LH 6. MAILA: ELEKTRIZITATEA ETA MAGNETISMOA

LH 6. MAILA: PERTSONIFIKAZIOA

Topatu hamar pertsonifikazio laburmetrai honetan

2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

LH 6. MAILA: ORTOGRAFIA ARAUAK

Noiz erabili S,X,Z

Euskal Herriko toki batzuetan (Bizkaieraz hitz egiten denetan, batez ere) ez dira kontsonante hauek bereizten. Bereizten jakitea garrantzizkoa da idazterakoan. Bestela, nahaste handia ematen da, batez ere S eta Z ez bereiztean.
Letra hauek noiz idatzi behar diren jakiteko, ez dago arau zehatzik. Bereizten ez dakitenek irakurriz eta idatziz, besterengandik ikasi beharko dute. Dena den, ondoren, argibide batzuk ematen dira.

S letraren erabilera
Edozein posiziotan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: sagar, saio, sartu.
  • barnean: oilasko, maitasun, maisu.
  • amaieran: arras, babes, solas.

X letraren erabilera
Posizio hauetan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: xerra, xede, xaxatu.
  • barnean: axola, uxatu, ixo.
  • amaieran: ez da erabiltzen.

Maileguzko hitzetan /X/-aren erabilera
Kontsonante aurrean S idatziko da: testu,esperientzia, estralurtarra...
Gainontzeko guztietan X mantendu, bai hitz hasieran, bai bukaeran: xenofobia, relax... bai bokal artean: taxi, sexu... bai kontsonante ondoren: marxismoa...

Z letraren erabilera
Edozein posiziotan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: zahar, zazpi, zaldi.
  • barnean: gazte, gizon, izen.
  • amaieran: inoiz, oinez, poz.
Aditz batuaren laguntzaileetan eta pluralgileetan beti Z erabiltzen da. Adib.: zara, zineten, duzue, gatoz.

TS, TX, TZ letren erabilera

S, X eta Z letrei buruz esanak balio du hemen ere. Zenbait tokitan ez dira bereizten eta bereizten ez dakitenek zaitasunak dituzte idazterakoan.
Kasu honetan ere, letra hauek noiz erabili behar diren jakiteko, ez dago arau zehatzik. Dena den, argibide batzuk eskaintzen dira ondoren. Bereizkuntza zuzena egiten ariketen bidez lortuko da.

TS letraren erabilera
Posizio hauetan ager daiteke hitzean:
  • hasieran ez da erabiltzen.
  • barnean: sinetsi, onetsi, indartsu, itsaso.
  • amaieran: amets, arrats, hauts, mahats.

TX letraren erabilera
Edozein posiziotan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: txakolin, txanda, txabola.
  • barnean: kutxa, etxe, altxatu.
  • amaieran: tripotx, txepetx.

Z letraren erabilera
Posizio hauetan ager daiteke hitzean:
  • hasieran: ez da erabiltzen.
  • barnean: bizitza, laguntzaile, artzain.
  • amaieran: beltz, hortz, hitz.

(T)s, (T)x, eta (T)z letren ondoren
(T)s, (T)x et(T)z-ren ondoren, gehienetan P, T, K kontsonanteak agertuko zaizkigu, eta ez B, D, G kontsonanteak. Ez dago, halere, lege gogorrik ezartzerik.
Adib.: hizpide, Azpeitia.
        hiztun, hoztu.
        hozkailu, Azkoitia.
Baina:
        Ikusgarri, pozgarri, bereizgarri.

X eta TX hitz adierazkorretan
Adierazkorrak diren hitzetan, hau da, maitasuna, goxotasuna, edo xamurtasuna adierazi nahi denean, S, Z eta TZ-ren ordez, X edo TX erabiltzen dira.
Adib.: goxo (gozo-ren adierazkorra).

2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

2014(e)ko otsailaren 6(a), osteguna

2014(e)ko otsailaren 4(a), asteartea